Erabilera-baldintzak

Sarbide edo Zerbitzua Area Hezkuntza Procomún erabiliz erabiltzaileak deklaratzen Erabilera Baldintzak eta jasotako diren bere kode etikoak jokabide-arauak irakurri dute.

Erabilera-baldintzak

Baldintza hauek arautzen dute Procomún heziketa-guneko zerbitzuen erabilera, http://procomun.educalab.es/ webgunearen bidez egiten dena (Procomún heziketa gunea izendatzeko, Procomún erabiliko dugu aurrerantzean).

Procomún heziketa-gunea zerbitzuari buruz

Procomún zerbitzua Heziketa Teknologietako eta Irakasleen Trebakuntzako Institutu Nazionalaren (aurrerantzean, INTEF) doako zerbitzu bat da, eta irakasle eta hezkuntzako profesionalen gune sozial izateko sortu da, heziketa-baliabide irekiak sortu, garatu eta parteka ditzaten han.

INTEFek beretzat gordetzen du egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea; hala, bere aldetik eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu, ezabatu eta sar ditzake edukia eta zerbitzuak, baita haien itxura edo kokatuak dauden modua ere.

Procomún erabiltzeko eta han aktiboki parte hartzeko, http://procomun.educalab.es webgunean sartu eta izena eman besterik ez da egin behar.

Sartzeko baldintzak

Procomún zerbitzuan erabiltzaile-kontu bat sortzeko, 18 urte izan behar dira, gutxienez. Procomún-en izena ematean, baldintza hori betetzen dela adierazten da, eta adierazten da, halaber, onartzen dela sare sozial horren funtzionamendua arautzen duten erabilera-baldintzak eta kode etikoa betetzea. INTEFek edozein unetan eska dezake informazioa erabiltzailearen benetako adina frogatzeko, eta beretzat gordetzen du dagokion epean informazio hori eman ezean erabiltzailearen profila blokeatzeko edo ezabatzeko eskubidea.

Erabiltzaile gisa izena ematean, erabiltzaileak pasahitz batzuk aukeratu behar ditu. Sare honetan sartzeko, sistemak pasahitzak eskatuko dizkio autentifikatzeko, eta erabiltzailea da bere erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin egiten diren jarduera guztien erantzulea.

INTEFek ez du erantzukizunik identifikazio-elementu horien zaintzaren gainean, ezta hirugarrenen batek baimenik gabe haiekin egiten duenaren gainean ere.

INTEFek erabiltzaile-izen jakin batzuen erabilera murriztu dezake, baldin eta hirugarrenen eskubideak urratzen badituzte.

Procomún-en izena emateko prozedura

Procomún zerbitzuan izena emateko, http://procomun.educalab.es orrian egin behar da erregistroa, "Izena eman" aukeran klik eginez. Izena emateko prozesuan, kontuan sartzeko datuak eta datu pertsonalak eskatzen dira.

Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

Erabiltzaileak aitortzen du eta onartzen du bera dela Procomún-en egiten dituen ekarpenen eta hara bidaltzen dituen edukien erantzule bakarra, baita haiek argitaratzearen ondorioena ere.

Erabiltzaileak adierazten eta bermatzen du bera dela (eta zerbitzua erabiltzen duen artean hala izaten jarraituko duela) INTEFek Espainiako Creative Commons lizentziapean argitaratzeko behar dituen lizentzia, eskubide eta baimen guztien titularra, eta betetzen direla bai erabiltzaileak ekarritako materialaren egileak aukeratutako baldintzak eta bai webgunean eta erabilera-baldintzetan jasotakoa. Lizentzia honen baldintzak http://es.creativecommons.org/licencia/-an ikus daitezke.

Erabiltzailea behartua dago jabetza intelektualaren eskubideak hirugarrenen baten esku duen edukirik ez argitaratzera (esklusibotasun- eta publizitate-eskubideak barne), salbu eta eskubide horien legezko titularrak material hori argitaratzeko lizentzia edo baimen formala eman badu.

INTEFek berariaz baztertzen du erabiltzaileek jarritako edukiaren gaineko erantzukizun oro.

INTEFek beretzat gordetzen du ekarpenek baldintza hauetan zehaztutako betekizunak betetzen dituzten erabakitzeko eskubidea (nahiz ez dagoen erabaki hori hartzera behartua). INTEFek eduki horiek ezaba ditzake edo erabilera-baldintza hauek betetzen ez dituen erabiltzaile edonori plataformako sarbidea kendu, edonoiz, inolako abisurik gabe eta bere erabaki hutsez.

Datuen babesa

INTEFek hala eskatuta eta INTEFen kontura, Emergya Ingeniería SLk tratatuko ditu erabiltzaileek Procomún zerbitzuan izena ematean emandako datu pertsonalak, eta INTEFek horretarako egokitutako datu-baseetan biltegiratuko dira.

Ondorioz, nola Emergya Ingeniería SLk (datu pertsonalen tratamenduaren arduradunak) hala INTEFek (datu-pertsonalen fitxategiaren arduradunak) egoki beteko dute Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak (LOPD) eta datu pertsonalak babestearekin lotuta indarrean dagoen edo etorkizunean ateratzen den beste edozein arauk jasotakoa, dagokien jarduera-esparruan eta uneoro.

OHARRA: Informazio gehiago dago “pribatutasun-politika eta datuen babesa” dokumentuan.

Zerbitzuaren amaiera

Erabiltzaileak Procomún-en duen kontua ezeztatu dezake (izena eman duen modu bertsuan), http://procomun.educalab.es/ accediendo orrian "Utzi Procomún" esteka sakatuta. Ezeztatzea bideratzean, ezabatu egiten dira erabiltzaileak plataforman duen profila eta beste erabiltzaileek hari buruz ikus dezaketen informazioa. Informazio gehiago dago “pribatutasun-politika eta datuen babesa” dokumentuan.

INTEFek beretzat gordetzen du 6 hilabete baino gehiagoan jarduerarik gabe egon diren erabiltzaile-izen eta kontuak ezabatzeko eskubidea.

INTEFek beretzat gordetzen du sarbidea eta/edo zerbitzua noiznahi eta aldi baterako edo behin betiko eteteko eskubidea. Eten hori aurrez jakinarazi gabe egin dezake, eta, izena ematean baldintza hauek onartuta, Procomún zerbitzuko kontuak eta profilak desaktibatzea onartzen da. INTEFek ez du bere gain hartzen zerbitzuaren sarbidea amaitzearen edo etetearen gaineko nahiz hura aldatzearen gaineko ardurarik hirugarrenen edo erabiltzailearen aurrean.

Erantzukizunak

INTEFek ez du erantzukizunik erabiltzaileek sare sozial honetan emandako iritzi eta azalpenen eta egindako adierazpen eta iruzkinen gainean; haien erantzule zuzena sarera sartzeko pasahitzen titularra da.

Bere helburuak betetzeko, Procomún zerbitzuak ezin ditu erabiltzaile-profilak erabili legez kontrako edo baimendu gabeko jardueretan, beste erabiltzaile batzuei eraso egiten dietenetan, iruzurrezkoetan, iraingarrietan edo gure kode etikoa betetzen ez dutenetan.

http://procomun.educalab.es/ webgunean, INTEFek kudeatzen ez dituen webgune, blog, material edo tokietako estekak aurkituko ditu erabiltzaileak; INTEFek ez du inolako kontrolik haietatik eskaintzen diren eduki, zerbitzu eta produktuen gainean, ezta hirugarrenen batek ematen duen informazioaren edo beste edozein edukiren egiatasunaren gainean ere.

Cookieak

Procomún web-zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo “pribatutasun-politika eta datuen babesa" dokumentura.

Kode etikoa

Kode hau da Procomún zerbitzua egoki erabiltzeko oinarria. Sare batean elkarrekin jarduteko arauak biltzen dira, lan- iritzi- eta balio-trukerako ingurune positibo bat sortzen laguntzen dutenak. Kode honen helburu nagusia pribatutasuna, legeak aitortzen dituen eskubideak eta sareko esperientzia orokorra ahalik eta hobekien babesteko jarraibide batzuk ematea da, sarean sartzeko baldintzen osagarri.

Erabiltzaileak ikusten badu hirugarrenen batek sareko arauak urratzen dituela, horren berri eman ahal izango du recursos.educativos@mecd.es helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Procomún zerbitzuak jakintza-truke librea eta inolako mugarik gabea sustatzen du (edukiari eta erabiltzaileen portaerari dagozkion legezko eta kontratuzko mugak salbu).

Erabiltzailearen identitatea

Erabiltzaileak, bere profila sortzean, datu jakin batzuk emateko betebeharra du.

Edukiak

Dokumentu honetan ezarritakoa betez, erabiltzaileak ezin du gure sarearen bidez kode etiko hau urratzen duen edo legea betetzen ez duen material, iritzi edo iruzkinik trukatu, partekatu, gorde edo sustatu.

Komunitateen erabilera

Procomún sare sozialak kudeatzen dituen komunitateen gonbidapena eta erabilera ezin da erabili helburu komertzialetarako.

Onartzen ez diren jarduerak

Ez da onartzen legez kontrako edo baimendu gabeko helburuetarako Procomún zerbitzuan sartzea edo zerbitzu hori erabiltzea.

Zehazki esateko, eta zerrenda itxia ez dela kontuan hartuta:

  1. Ezin da iraindu, jazarri, eraso edo mehatxatu Procomún zerbitzuko sareko beste erabiltzailerik edo handik kanpoko hirugarrenik.
  2. Ezin da beste pertsona baten datu pertsonal eta intimorik erabili haren komunitatearen inguruneak zehazten ez dituen helburuetarako.
  3. Ezin da sarea erabili material edo informazio lizun, debekatu, kalumniazko, immoral eta/edo desegokia trukatzeko.
  4. Ezin da jabetza intelektualaren legearen arabera hirugarrenen batena den materialik trukatu, haren baimenik gabe. Ezin da, orobat, egile-eskubideei, marka erregistratuari edo antzeko beste eskubideren bati buruzko abisurik kendu.
  5. Ezin da erabili Procomún zerbitzua birusak zabaltzeko edo zabor-posta, programa maltzurrak eta/edo sarearen beraren edo beste edozein software, hardware edo telekomunikazio-ekiporen funtzionamendua hondatzen edo mugatzen duten programak bidaltzeko. Ezin da Procomún zerbitzuari kaltea, gainkarga edo hondatzea eragin diezaiokeen inolako jarduerarik ere egin.
  6. Ezin da identitate faltsua edo beste pertsona edo erakunde batena usurpatuz konturik sortu.

Erabiltzaile batek aurreko jardun horietakoren bat egiten badu, INTEFek, larritasunaren arabera eta bere irizpideari jarraikiz, erabiltzailearen profila eten nahiz bertan behera utzi ahal izango du berehala, eta, behar bada, egin ezin diren jardueren zerrenda hori betetzen ez duten profilen edukia kendu.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatzeko, beharrezkoa bada, INTEFek automatikoki utziko du bertan behera erabiltzaile-profila. Horren ondorioz inolako kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik ez da izango. Ondorio horietarako guztietarako, INTEFek indarrean dagoen legedia hausten dela ikusten badu edo delituren baten susmoa badu, eskumena duten agintari judizial edo polizialei jakinaraz diezaieke eta haiekin elkarlanean jardun.