Pribatutasun-politika

Datuen babesa

Procomún heziketa-gunearen lehentasunetako bat da datu pertsonalen babesa. Horregatik, formularioen, izena emateko orrien, profilaren eta abarren bidez erabiltzaileek ematen dituzten eta pertsonaltzat jotzen diren datu guztien pribatutasuna uneoro bermatuko du INTEFek (Heziketa Teknologietako eta Irakasleen Trebakuntzako Institutu Nazionala). Datu horiek fitxategi automatizatu batean jasoko dira, eta fitxategi horrek betetzen ditu datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko behar diren baldintza teknikoak, antolakuntza-baldintzak eta giza baldintzak, 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Legea eta hura garatzen duen araudia betez. Hori lortzeko, neurriak hartuko ditu datuak ez daitezen galdu, eta baimenik gabe inork ez ditzan aldatu edo tratatu eta ez daitezen haietara sartu.

Datu pertsonalen bilketa eta tratamendu automatizatua egiten da, hain zuzen, zerbitzuak egoki kudeatzeko eta emateko, jakintza- eta ikasketa-komunitateen garapenarekin erlazionatutako zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko, sarean parte hartzen duten pertsonak identifikatzeko eta erabiltzaileek egindako galderei erantzuteko behar den oinarrizko informazioa eskuratzeko.

Erabiltzaileak uneoro balia dezake datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea, idatzi bat bidaliz, NANaren fotokopiarekin batera, helbide honetara: INTEF, c/ Torrelaguna 58, 28027 Madril.

Cookieak

Procomún heziketa-gunearen web-zerbitzuak cookieak erabiltzen ditu (webgunera sartzen den ordenagailura zerbitzariak bidaltzen dituen informazio-fitxategi txikiak), erabiltzaileari webgunea ondo ibiltzeko eta hura ondo ikusteko nahitaezkoa den neurrian.

Nolanahi ere, webgunean erabiltzen diren cookieak aldi baterako dira, eta desagertu egiten dira erabiltzaileak saioa amaitzen duenean. Cookieak ez dira inola ere erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.