Procomún-i buruz

Heziketarako eta ikasteko gunea, bereziki ikasle-irakasleek erabiltzeko, baina, oro har, edonorentzako. Denek bilatu, kontsultatu eta deskarga ditzakete ikasteko objektuak hainbat formatutan.

Procomún heziketa-gunea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren (MECD) ekimen bat da; Agrega proiektuan du oinarria, eta hura elementu berriz aberastuta osatu da. Berez, hainbat ikasketa-objektu eta irakaste-esperientzia batzen dituen webgune bat da, sare adimendun, sozial eta banatu bat osatzen duena.

Procomún heziketa-gunean, heziketa-baliabide irekien (REA) biltegia dago, MECDk eta autonomia-erkidegoek sortua, eta, han, heziketa-material egituratua aurkitu eta sor dezakete irakasleek. Materiala era estandarizatuan sailkatua dago (LOM-ES), eta prest dago deskargatzeko eta irakasleek zein ikasleek zuzenean erabiltzeko.

"Geruza semantiko" bat eraiki da lehendik zegoen plataformaren gainean, eta webak eskaintzen dituen zerbitzuak zabaldu dira, web semantikoaren estandarren esparruan egituratuak eta lotuak dauden datuekin lan eginez. Ikuspegi askoko bilatzaile bat sartu da, eta hainbat irizpide edo ikuspegiren arabera mugatu daitezke erabiltzaileak bilatzen dituen heziketa-objektuak, erabiltzailearen beraren arrazoibidearen arabera.

Procomún heziketa-gunearen beste alderdi garrantzitsu bat da irakaskuntza-sare soziala, heziketa-baliabideei estu lotua hainbat baliabideren bidez: etiketatze-sistema sozial bat, erabiltzaileen bozketak, heziketa-testuinguruak, erabilera-aholkuak eta ikasketa-komunitateak.